2013(e)ko urriakren 10(a), osteguna

JUAN LOZA MURALA EZABATZEN

Atzo goizean Juan Loza Ocariz Berako UPN taldeko zinegotziak Berako Eztegarako Frontoian "Euskal Herria Aitortu Errespetatu" lelopean eta udalaren baimenarekin duela urteak geroztik zegoen murala gainetik xuriz margotu zuen. Herriraren aurkako operazioari erantzun bezala joan den asteartean Hilerrian egindako margoketa anonimoak ere ezabatu egin zituen.

Astearte gaueko plenotik, bertzalde, Udaltzainak atera behar izan zuen Alkatetzak hiru aldiz alde egiteko agindu ondotik.

Martin Goikok ateratako argazkia
Atzo arratsaldean, murala ezabatua
Juan Loza Ocariz muralaren ezabaketa lanean
UPNko zinegotzia inolako eskumenik gabe pintura pote eta rodilloarekin

3 iruzkin:

  1. Berako herritarrek, urteetan zehar, adierazpen askatasunaren eskubidearen erabilera egin dute hainbat modutan. Horietako bat udalaren onarpenarekin egindako muralen margoketa da, kasu horretan beharrezkoa den eskabidea egin eta baimena lortu ondotik.

    Orain dela urte nahikotxo, Eztegarako frontoian “Euskal Herria Aitortu, Errespetatu” lelopean mural bat margotu zen, bertan hainbat herritarrek parte hartu zutelarik.



    Gure udalean UPNko zinegotzi hau jardunean dagoenez geroztik, hainbatetan landu da mural eta margoketei buruzko gaia, bai baimendunena eta baita baimenik gabekoena ere.

    Modu ilegalean baina ez horregatik ilegitimoan egiten diren margoketak ukatuak eta kondenatuak izan dira udal honengandik, nahiz eta margoketa horiek herritarren adierazpen politikorako modu bat izan, aldarrikapen baketsu bat, Estatu inposatzaileei interpelatzeko desobedientzia zibilaren formetako bat. Hala ere, mural horiek gaitzetsiak izan dire eta ezabatuak. Horrekin ados ez egon arren, hau da, herritarren desadostasuna arrazoizko modu batean adieraztearen alde egon arren, ulertu liteke udalak bere lehentasun politiko eta legetasunaren nahiarekin halako ekintza “ez demokratikoak” gaitzetsi eta ezabatzea, edozein delarik honen arrazoia (beste eragile eta instituzioei beldurra, garbiketaren irrika edota muturreko demokrazia eta legetasun modu jakin baten grina).

    Baina legezkoa ez dena, baina bai barregarria agian, UPNko zinegotzi batek bere kabuz eta inolako babes instituzionalik gabe bere garaian hor egoteko baimen bat lortu zuen mural bat ezabatzea da, ezta demokratikoa ere. Legezkoa erantzun demokratiko bat ematea litzatekeen, ez bakarrik ekintza konkretu honi, baizik eta jada bi urte baino gehiagoan udalean eta ondorioz Berako herrian oztopoa suposatzen duen jarrerari. Pleno eta batzordeetan duen jokamoldeagatik eta gauzatzen dituen hainbat ekintzengatik, egiten dituen mehatxuengatik eta irainengatik, errespetu faltagatik eta lan erritmoa oztopatu, blokeatu edota lehertzeagatik, nahiko arrazoi legezko eta demokratiko legoke pertsonaia hau batzordeetatik eta udal organotik kanpo uzteko.

    Ekintza konkretu honi dagokionez, garaian lortutako baimena berreskuratu eta neurriak hartu beharko dira baimenik gabe herriko eraikin publiko baten fatxada margotzeak dakarren ondorioak kontuan harturik, non eta sinbolikoki herri honentzat adierazgarria den mural baten gainean. Bertzalde, egokiena murala berriz pintatzea da, eta kostu hori legea urratu duenaren gain erortzea.



    Egin dezagun deialdi bat, beraz, hurrengo egunetan mural hau lehen zegoen bezala uzteko. Berak bakarrik ezabatu duen hori denon artean pintatuko dugu berriz, demokraziaren izenean.

    ErantzunEzabatu
  2. Pintatu dezala berak berriz .lehenago zegoen bezala.

    ErantzunEzabatu
  3. Kasu eman, gizon hau paiaso bat da, egolatra ankerra, bertako batzuen batzuk hegalak eman dizkiotena. Protagonismoa bertzerik ez du bilatzen, ume baten moduan, eta protagonismo gehiegi ez diezaiogun eman.

    Hori bai, aitzakia ederra AUZOLANEAN murala ederra egiteko HORTXE BERTAN...Baina oraingoa Udalaren baimenaren osoarekin

    ErantzunEzabatu