2014(e)ko urtarrilakren 24(a), ostirala

BORTZIRIETAKO UDAL ORDEZKARIEK NAFARROAKO GOBERNUARI N-121-A ERREPIDEA EGOKITZEKO NEURRIAK HARTZEA ESKATU DIOTE

Gaur eguerdian Berako Udal Etxean emandako prentsaurrekoan Bortzirietako udal ordezkariek Nafarroako Gobernuari N-121-A errepidean gertatzen diren istripuak murrizteko hainbat neurri hartzea eskatu diote.
Atzo gertatu zen istripuaren ondotik hartutako irudia
Honakoa izan da Udal ordezkariek egindako adierazpena:

N-121-A errepidearen segurtasuna bermatzeko eskaria Nafarroako Gobernuari

N-121-A errepidean izandako azken istripuak aitzakia, Eskualdeko Udaletako ordezkariak elkartu gara urgentziazko agerraldi honetan Nafarroako Gobernuari eskatzeko normaltasunetik urruti gertatzen diren istripu kopuru altu eta larri hauen aurrean behingoagatik neurri eraginkorrak hartu ditzan.

Lehenik eta behin, azterketa bat gauzatzea errepide honetan jada identifikatuak dauden puntu arriskutsuetako lurzoruei eta istripuetan eragiten duten hainbat faktoreei dagokienean.

Ezinbertzekoz, errepideetako segurtasuna bermatzeko lan egin beharko luketeen eta Nafarroako gobernuaren eskumenetan dauden organoek lehentasuna ematea istripuak eragiten dituzten faktoreei, berexiki kamioien abiadura mugak ez errespetatzearen eta honek ekartzen dituen ondorioen aferari.

Nafarroako Gobernuak erantzunkizuna eta konpromezua hartzea, etorkizun hurbil batean, errepide honek eragiten dituen istripu larriak murriztu eta orokorrean errepidearen egoera eskualdeak merezi duen modura egokitzeko, horretarako behar diren neurriak hartuz.

Gure eskualdeko eta gure eskualdetik pasatu behar duten herritarren eskubideen eta segurtasunaren bermatzearen beharrezkotasuna irizpide, Bortzirietako Udal ordezkariek Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu honako neurriak hartu ditzan, lehen bait len:

-         N-121-A errepideko Zalaingo zatian azterketa sakona egitea, ikusita lurzoruan begi bistakoa den arazo bat dagoela maiz gertatzen diren istripu larriak arrazoitzat hartuta.
-         Abiadura mugak murriztu eta muga hauen errespetatzea bermatzea.
-         Istripuak eragin ditzaketen faktoreak identifikatu eta hauek murrizteko neurriak hartzea.

Beran, 2014.eko urtarrilaren 24an, Bortzirietako Udal ordezkariak

1 iruzkin:

  1. BIHAR ARRATSALDEKO 16:30TAN BORTIZIRIETAKO ERAGILE SOZIAL ETA SINDIKALEK DEITUTA KONTZENTRAZIOA ATZO GERTATU ZEN ISTRIPUA SALATZEKO ETA SOLUZIAK EXIJITZEKO. TOKIA IRUNDIK BERARAKO NORABIDEAN ESKUINEKO GASOLINDEGIA PASATA ERREPIDEKO ARZENAK EGITEN DUEN ZABALGUNEAN. ISTRIPU GEHIAGORIK EZ N-121 KONPONBIDEAK ORAIN!

    ErantzunEzabatu