2014(e)ko otsailakren 6(a), osteguna

ZARRALUKIREKIN BILERA IZAN DUTE GAUR GOIZEAN ESKUALDEKO HAUTETSIEK

N-121-A errepideari buruz solasteko asmoz Eskualdeko hainbat hautetsi (Baztan-Malerreka-Bortziriak) jaso ditu Zarraluki sailburuak Nafarroako Gobernuaren Sustapen Saileko Iru├▒eako egoitzan, hautetsiek duela hiru hilabete baino gehiago eskatu zuten bilera batean. Bertan Sustapen kontseilariak hainbat konponbide eskaini ditu, hala nola 62. eta 64. kilometroen arteko zorua moldatzearena (Zalaingo tartea), baina hautetsien ustez arazoari "konponbide integral" bat eman behar zaio, eta adierazi dute "errepide honek lehentasunezkoa" izan beharko lukeela bertan ematen diren "istripu eta gertakarien kopurua garrantzitsua delako". Hautetsiak "Nafarroako Gobernutik gastatzen ari den diruak gure eskualdea baztertua uzten duenaren sentsazioarekin" gelditu direla aitortu dute komunikabideen aurrean.

Ikusi Noticias de Navarra eta Diario de Navarrak berriari emandako estaldura.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina