Martxoaren 19tik 29ra Euskal Herriari buelta emanen dio aurtengo Korrikak euskararen alde, 19. aldiz. Hilaren 21an pasatuko da Beratik, aurtengoan bi aldiz gainera. Urepeletik Bilborako ibilbidea jada argitaratua dago. Bi urtetik behin egiten den proiektu honi Berako herriak egin beharreko ekarpenari buruzko bilera asteazken honetan izanen da, arratsaldeko 18.30etan Beralandetan. Ezinbertzekoa da herritarren laguntza Korrika posible egiteko, beraz, parte hartu nahi duen eragile eta norbanako orori gonbidapena luzatzen zaie.
"Euskahaldun!", 19.Korrika leloa. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina