Berako udalak bakegintzarako
3.000 euroko diru-laguntza onartu zuen iazko aurrekontuetan. Bakegintzarako
gordetako partida hori Jonan Fernandez zuzendaritzat duen Baketik programara
bideratzea erabaki zuen Berako udalak, Aralar eta EAJren bozkekin eta Bildu udal
taldearen zalantza eta desadostasunaren gainetik. “Hablan los Ojos”
dokumentalaren emanaldiarekin hasiko da programa hau, eta, bertzeak bertze, udaleko
zinegotzi eta zinegotzi ohiak pertsonalki eta ez udal talde gisa hartuko dituen
eta etikoa izanen den eztabaidak bultzatuko dira, baita ikastetxeetan
bakegintza eta etikari buruzko hitzaldiak eskaini.
Bildu udal taldeak, bere aldetik,
adierazi du ez duela erabaki honetan parte hartu eta bakegintzarako bertze
nolako pausu batzuk eman behar direla, hala nola Udalean eta Herrian bakegintza
nola jorratu behar den denen artean eztabaidatu eta erabakitzea eta gatazkaren
konponbiderako ezinbertzekoa den udal taldeen arteko lanketa egitea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina