Duela aste pare bat hasi ziren obrak polikiroldegi atzean. |
Biomasa galdarak egiten hasi dira polikiroldegiaren atzean, iazko aurrekontuan onartu zen bezala. Bi galdara hauek egur ezpala erreko dute Toni Ona Institutua eta Polikiroldegia, Mukixu Haur Eskola, Ricargo Baroja Eskola eta Labiaga Ikastola berotu ahal izateko. Bildu udal taldeak adierazi digu bere zalantzak izan dituela hasieratik, hurrengo idazki honen bidez plazaratu nahi izan dituenak:
BIOMASA PROIEKTUAREN GAINEAN ZALANTZAK
Gasoil
eta gasezko hainbat galdara biomasazko kalefakzio zentralizatuaz ordezkatzeko
proiektua martxan da. 304.000 eurotan
esleitu dire lanak eta %50eko dirulaguntza omen dute. Kiroldegia, toki ona, mukixu haur eskola,
rikardo Baroja eta ikastolako kalefakziorako erabiliko da. Berako Bilduk energía berriztagarrien aldeko
apostua beti babestuko du baina proiektu honetan zalantza bat baino gehiago
ditugu.
Proiektu
honen muina :
Kiroldegi
atzean egur ezpala erreko duten bi galdara haundi instalatzea. Hauek ura berotuko dute eta ur bero hau
lurpeko tuberien bidez eramanen da lehen aipatutako eraikinetara bertako
kalefakzio zirkuituan erabiltzeko.
PROIEKTUAREN ALDE POSITIBOAK
· Gasoila
eta gasa bezalako erregai fosilen ordez, energía berriztagarriak erabiltzea.
· Mundu
mailan espekulazioaren menpe dauden energía iturrien ordez bertan dugun energía
bat erabiltzea.
·
Kalefakzio
gastua erdira jaustea?
·
Lanpostuak
sortzea.
PROIEKTUAREN ALDE
NEGATIBOAK EDO ZALANTZAZKOAK
· Beran
energía berriztagarrietan dabiltzan enpresekin proiektua ez kontrastatu izana.
·
Ur beroa banatzeko zirkuituan izanen diren bero galerak.
· Eraikinen isolamendu termikoa bermatzearen beharrezkotasuna energia
aurreztu eta kontsumo jasangarri
baterako.
·
Egur ezpala pilatzeko eta idortzeko behar den toki handia.
·
Bertako egurrakin ezpala lortzeko inbertsio handia egin beharra.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina