2013(e)ko abenduaren 26(a), osteguna

"EZ GARA PALESTINAZ ARI" LARUNBATEAN

Larunbata honetan, abenduak 28, "Ez Gara Palestinaz Ari" emanaldia eskainiko da Berako Kultur Etxean, ilunabarreko 19.30etan. Berako Euskara Batzordeak urtero antolatzen du bertso saio bat, eta aurten bertsoez gain antzerkia, poesia eta musikaz gozatzeko aukera emanen digu. Sarrerak 3 euro gostako du eta bertan egonen dire salgai. Herriko azkeneko kultur ekitaldietako bat izanen da larunbatekoa, Imanol Kamio, Ander Lizarralde, Unai Muñoa eta Aitor Atxegaren eskutik.
Larunbateko emanaldiaren kartela

2013(e)ko abenduaren 24(a), asteartea

GABON GABEKO EKIMENAK: OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Olentzero menditik Berako Plazara bidean

 Arratsaldeko 5etan izanen da Berako Ikastetxeen arteko elkartzea Berako Herriko plazan, herrian barna haien Olentzeroekin buelta egin ondotik. Olentzero ordu horretan jaitsiko da menditik, baina izanen da Olentzerori ongi etorria egiteko aukera gehiagorik. 

Ordu berean, Ezpidobaita elkartetik Olentzero eta Mari Domingi ateriko dituzte bizkarrean Herrira!-ren izenean eta Foruen Plazan geldialdia egin ondotik Legia karrikan barna Altzateraino eramango dituzte. 6etako bukatzea aurreikusten dute, urtero Gure Txokoa Elkarteak antolatzen duen Olentzeroan ere parte hartu ahal izateko, erran bezala, arratsaldeko 6tan Iamoteneatik hasiko den horretan. 



Iluntzeko 8etan, berriz, elkarretaratzea eginen da Mukixu zubian, ostiralero egiten den gisan, Euskal Preso eta Iheslarien Eskubideen alde.



2013(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI ENTSAIOAK

Gure Txokoa elkarteak, urtero bezala Gabon Gauean Olentzerorekin ateratzeko, entsaioetara joateko deialdia egin du. Datorren abenduaren 20 eta 23an izanen dira, Iamotenean eta iluntzeko 20etan.  Espidobaita elkartean, bertzalde, Olentzero eta Mari Domingirekin ateratzeko proposamena eginen da, ortziral honetan abenduak 13 ilunabarreko 20.30tan entsaio-bilera batekin.

2013(e)ko abenduaren 11(a), asteazkena

BERTSO FINALA KATAKUN

Heldu den igandean Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusirako txartelik gabe gelditu direnentzako egunpasa berezia antolatu dute Katakun. Txapelketa zuzenean ikusteko aukera izango da goizeko 11tan hasi eta gauerarte. Deskantsuan bazkaria eginen dute, eta txartelak (8euro kafea eta kopa barne) osteguna baino lehen hartu beharko dire Katakun bertan.
Imágenes integradas 1

2013(e)ko abenduaren 2(a), astelehena

"IRRIPARRA GALDU BARIK" LARUNBAT HONETAN KAXERNA GAZTETXEAN

Larunbaterako antolatutakoaren kartela
Kaxerna Gaztetxeak bere eraikina utziko du larunbat honetan Ibon Iparragirre Ondarruko Euskal Presoaren aldeko elkartasun besta egin dadin. Haren osasun larria dela eta, Ibon Iparragirre etxeratu egin zuten, baina espetxe-zaintza egoeran dago eskumuturreko batekin. Urtero antolatzen den jaialdi hau Larunbat honetan, abenduak 7 eginen da, erran bezala, Kaxerna gaztetxean. Bazkari solidarioaren ondotik kontzertuak izanen dire goizalderarte.