2013(e)ko urriaren 30(a), asteazkena

NAFARROAKO GOBERNUA BERAKO LIBURUZAIN LANPOSTUA HAUTATZEKO PROZESUA ERREPIKATZERA BEHARTUA IZANEN DA

Uztailan burutu zen Berako Udalak Berako Liburutegiko Liburuzainaren lanpostuan Euskararen ezagutza ezinbertzekoa zela aldarrikatuz Nafarroako Gobernuaren aurka egindako salaketari erantzungo liokeen epaiketa. Atzo jakinarazi zuten epaia, eta bertan, nahiz eta euskararen ezagutza beharrezkotzat ez hartu, lanpostu hontarako oposizio lehiaketa egin beharko litzatekeela erabaki dute, eta ez oposizioa, egin zen bezala. Oposizio-lehiaketa honetan Euskararen ezagutza meritu kualifikatu bezala baloratuko litzatekeen. Beraz, epaiak prozesua errepikatzera behartuko du Nafarroako Gobernua, baina soilik Berako kasuan.

2013(e)ko urriaren 26(a), larunbata

UPNKO ZINEGOTZIA BIGARREN ALDIZ KALERATUA IZAN DA OSOKO BILKURATIK

Atzoko ez ohiko plenoa hasi bezain pronto Marisol Taberna alkateak Juan Loza UPNko zinegotzia kaleratu zuen hitza ez errespetatzeagatik. Gertaera baino lehenago alkatea zinegotzien hitz egiteko txanda errespetatzeari buruz solastu zen, argi utziaz hitza emateko eta kentzeko duen eskubidea, baita errespetatu ezean zinegotziak kaleratzekoa ere.

2013(e)ko urriaren 25(a), ostirala

EZ OHIKO PLENOA IZANEN DA GAUR ARRATSALDEKO 6ETAN

Gaur arratsaldeko 6etan, Berako Udaleko Pleno aretoan eginen da ez ohiko plenoa. Bertan Udal zergen karga-tasak hasiera batez honestea erabakiko da, baita Bera eta Lesakaren arteko uraren koordinazio batzordearen ordezkarien izendatzea ere.

Ez ohiko plenorako deia

2013(e)ko urriaren 23(a), asteazkena

XV. BERAKO KAFE-ANTZERKI ZIKLOA

Azaroaren 1. eta 8. egunetan izanen dira antzerkiak Bikuilu eta Lixoia ostatuetan, hurrenez hurren. Aurten, hirugarren saioa kultur etxean egingo da. Berako Euskara Batzordeak urtero antolatzen du jada 15. aldiz gauzatuko den proiektu hau, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin.

Hemen duzue kartela:







2013(e)ko urriaren 21(a), astelehena

XXXIII. LIZUNIAGAKO IGOERA

Larunbat honetan eginen da 33.aldiz Lizuniagako mendi igoera, arratsaldeko 5etan hasita, Eztegarako frontoitik abiatu eta  Lizuniagako gainerarte, 4,9 kilometroko ibilbidearekin. Gure Txokoa elkarteak antolatua.

"EUSKARAZ BIZI NAHI DUT" HERRI LASTERKETA

Azaroaren 2an Lesakan eginen da joan den urtean Beran egin zen "Euskaraz Bizi Nahi Dut" dinamikak antolatzen duen herri lasterketa. Gaur zabaltzen da izena emateko epea, eta Berako kasuan Errekalden eta ikastetxeetan egin daiteke. Adin guztietako jendean izanen du parte hartzeko aukera ibilbide ezberdinetan.

Herri lasterketen ekimen hau herri eta hiri desberdinetan egiten ari dira egun hauetan, eta gure eskualdean ere Euskaraz bizi nahi duenak aukera izanen du  modu honetan bere borondatea adierazteko.

Albistea Ttipi-Ttapan

http://www.euskarazbizinahidut.org/


2013(e)ko urriaren 15(a), asteartea

ENAITZ LAGUNDU

Enaitz laguntzeko tapoi bilketari buruzko zalantzak argitzeko eta ekimenari buruzko informazioa argitaratzeko webgune bat sortu dute.

http://enaitzlagundu.org/es/last-news

2013(e)ko urriaren 10(a), osteguna

AUZOLANA KAXERNA GAZTETXEAN

Larunbat honetako jai eguna arrotza sentitzearen arrazoiarekin "Pilarika..... me la pika!" lelopean, larunbata honetan, Urriak 12, auzolan eguna antolatu dute Kaxerna gaztetxean, goizeko 10:00tan. Gaztexea garbitu, txukundu,belarra moztu... eta eguerdian bazkaria egitekoa da asmoa, eta arratsalderako eztabaida-poteoa Katakutik hasita, arratsaldeko 18:00tan.

Gazteak (ez hain gazteak) gonbidatzen dituzte animatu eta gaztetxera gogoz altxatzera.

Kaxerna Gaztetxearen Blog-an




JUAN LOZA MURALA EZABATZEN

Atzo goizean Juan Loza Ocariz Berako UPN taldeko zinegotziak Berako Eztegarako Frontoian "Euskal Herria Aitortu Errespetatu" lelopean eta udalaren baimenarekin duela urteak geroztik zegoen murala gainetik xuriz margotu zuen. Herriraren aurkako operazioari erantzun bezala joan den asteartean Hilerrian egindako margoketa anonimoak ere ezabatu egin zituen.

Astearte gaueko plenotik, bertzalde, Udaltzainak atera behar izan zuen Alkatetzak hiru aldiz alde egiteko agindu ondotik.

Martin Goikok ateratako argazkia
Atzo arratsaldean, murala ezabatua
Juan Loza Ocariz muralaren ezabaketa lanean
UPNko zinegotzia inolako eskumenik gabe pintura pote eta rodilloarekin