2014(e)ko otsailakren 13(a), osteguna

BARDOAK BERAKO KAXERNA GAZTETXEAN

Ostiral honetan, otsailak 14, Bardoak Nafarroako Taldekako Bertso Ekimenaren Berako saioa izanen da Kaxerna Gaztetxean. Merenduaren ondotik bi taldeen arteko norgehiagokaz gozatzeko aukera izanen da; etxean kantatuko duten Bordboiak (Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Aitor Elexpuru, Jokin Pinatxo) eta Iruñatik etorriko diren Bertze maldikoak (Ainhoa Aranburu, Aimar Karrika, Oscar Sanz de Acedo) izanen dire entzungai eta ikusgai. 
2012an Berako taldearen agurra Kaxernan


JULIO CARO BAROJAREN MENDEURRENA OSPATZEKO LAN TALDEA

2014.eko azaroaren 13an ehun urte beteko dira Julio Caro Baroja jaio zenetik. Mendeurrena ospatzeko asmoz lan talde bat sortzeko bidean daude Beran. Lehendabiziko deialdi irekia datorren astelehenean izanen da, otsailak 17 (arratsaldeko 19tan Beralandetan).


Bere bizitzari buruzko datu batzuk.

JAVIER MUGURUZAREN KONTZERTUA KULTUR ETXEAN

Lehendabiziko aldia ez bada ere, asteburu honetan kontzertua eskainiko du Javier Muguruzak Berako Kultur Etxean. Larunbatean izanen da, otsailak 15, Berako Kultur Etxean eta 22:00etatik antzinera. Sarrera 7€ren truke izanen da eta, Berako Kultur Batzordeak antolatzen badu ere, Nafarroako Antzoki Sareak ere laguntzen duen ekitaldia izanen da. 
   
www.jabiermuguruza.net 

2014(e)ko otsailakren 6(a), osteguna

ZARRALUKIREKIN BILERA IZAN DUTE GAUR GOIZEAN ESKUALDEKO HAUTETSIEK

N-121-A errepideari buruz solasteko asmoz Eskualdeko hainbat hautetsi (Baztan-Malerreka-Bortziriak) jaso ditu Zarraluki sailburuak Nafarroako Gobernuaren Sustapen Saileko Iruñeako egoitzan, hautetsiek duela hiru hilabete baino gehiago eskatu zuten bilera batean. Bertan Sustapen kontseilariak hainbat konponbide eskaini ditu, hala nola 62. eta 64. kilometroen arteko zorua moldatzearena (Zalaingo tartea), baina hautetsien ustez arazoari "konponbide integral" bat eman behar zaio, eta adierazi dute "errepide honek lehentasunezkoa" izan beharko lukeela bertan ematen diren "istripu eta gertakarien kopurua garrantzitsua delako". Hautetsiak "Nafarroako Gobernutik gastatzen ari den diruak gure eskualdea baztertua uzten duenaren sentsazioarekin" gelditu direla aitortu dute komunikabideen aurrean.

Ikusi Noticias de Navarra eta Diario de Navarrak berriari emandako estaldura.

HURRENGO ASTEETAKO EKITALDIAK BERAKO KULTUR BATZORDEAREN LAGUNTZAREKIN

Berako Kultur Batzordeak antolatu edo laguntzen dituen ekitaldiak biltzen dituen kartela argitaratua dago jada. Berako Agenda web orrian aurkitu dezakezue informazio gehiago.

Otsaila eta martxoan zehar Beran izango diren ekitaldietako batzuk