2013(e)ko urriaren 30(a), asteazkena
NAFARROAKO GOBERNUA BERAKO LIBURUZAIN LANPOSTUA HAUTATZEKO PROZESUA ERREPIKATZERA BEHARTUA IZANEN DA
2013(e)ko urriaren 26(a), larunbata
UPNKO ZINEGOTZIA BIGARREN ALDIZ KALERATUA IZAN DA OSOKO BILKURATIK
Atzoko ez ohiko plenoa hasi bezain pronto Marisol Taberna alkateak Juan Loza UPNko zinegotzia kaleratu zuen hitza ez errespetatzeagatik. Gertaera baino lehenago alkatea zinegotzien hitz egiteko txanda errespetatzeari buruz solastu zen, argi utziaz hitza emateko eta kentzeko duen eskubidea, baita errespetatu ezean zinegotziak kaleratzekoa ere.
2013(e)ko urriaren 25(a), ostirala
EZ OHIKO PLENOA IZANEN DA GAUR ARRATSALDEKO 6ETAN
Gaur arratsaldeko 6etan, Berako Udaleko Pleno aretoan eginen da ez ohiko plenoa. Bertan Udal zergen karga-tasak hasiera batez honestea erabakiko da, baita Bera eta Lesakaren arteko uraren koordinazio batzordearen ordezkarien izendatzea ere.
Ez ohiko plenorako deia
Ez ohiko plenorako deia
2013(e)ko urriaren 23(a), asteazkena
XV. BERAKO KAFE-ANTZERKI ZIKLOA
Azaroaren 1. eta 8. egunetan izanen dira antzerkiak Bikuilu eta Lixoia ostatuetan, hurrenez hurren. Aurten, hirugarren saioa kultur etxean egingo da. Berako Euskara Batzordeak urtero antolatzen du jada 15. aldiz gauzatuko den proiektu hau, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin.
Hemen duzue kartela:
Hemen duzue kartela:
2013(e)ko urriaren 21(a), astelehena
XXXIII. LIZUNIAGAKO IGOERA
Larunbat honetan eginen da 33.aldiz Lizuniagako mendi igoera, arratsaldeko 5etan hasita, Eztegarako frontoitik abiatu eta Lizuniagako gainerarte, 4,9 kilometroko ibilbidearekin. Gure Txokoa elkarteak antolatua.
"EUSKARAZ BIZI NAHI DUT" HERRI LASTERKETA

Herri lasterketen ekimen hau herri eta hiri desberdinetan egiten ari dira egun hauetan, eta gure eskualdean ere Euskaraz bizi nahi duenak aukera izanen du modu honetan bere borondatea adierazteko.
Albistea Ttipi-Ttapan
http://www.euskarazbizinahidut.org/
2013(e)ko urriaren 15(a), asteartea
ENAITZ LAGUNDU
Enaitz laguntzeko tapoi bilketari buruzko zalantzak argitzeko eta ekimenari buruzko informazioa argitaratzeko webgune bat sortu dute.
http://enaitzlagundu.org/es/last-news
http://enaitzlagundu.org/es/last-news
2013(e)ko urriaren 14(a), astelehena
BERAKO UDALAK UPNKO ZINEGOTZIAREN KONTRAKO SALAKETA PARATU DU, BAIMENDUTAKO HORMA-IRUDIA EZABATU DUELAKOZ
Berako udalak UPNko zinegotziaren ekintza salatu du, eta hau publiko egin prentsa ohar baten bidez. Bertzalde Berako UPNko udal taldeak ETAren aldeko margoketak ezabatzeko kanpaina bat hasi duela adierazi du bide beretik.
Berako udalaren prentsa oharra
http://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/zona_norte_occidental/2013/10/11/ayuntamiento_denuncia_concejal_upn_pintar_blanco_mural_133145_1009.html
UPN udal taldearen prentsa oharra
http://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/zona_norte_occidental/2013/10/11/upn_bera_inicia_una_campana_para_borrar_las_pintadas_favor_eta_133111_1009.html
Berako udalaren prentsa oharra
http://www.diariodenavarra.es/
UPN udal taldearen prentsa oharra
http://www.diariodenavarra.es/
2013(e)ko urriaren 11(a), ostirala
2013(e)ko urriaren 10(a), osteguna
AUZOLANA KAXERNA GAZTETXEAN
Larunbat honetako jai eguna arrotza sentitzearen arrazoiarekin "Pilarika..... me la pika!" lelopean, larunbata honetan, Urriak 12, auzolan eguna antolatu dute Kaxerna gaztetxean, goizeko 10:00tan.
Gaztexea garbitu, txukundu,belarra moztu... eta eguerdian bazkaria egitekoa da asmoa, eta arratsalderako eztabaida-poteoa Katakutik hasita, arratsaldeko 18:00tan.
Gazteak (ez hain gazteak) gonbidatzen dituzte animatu eta gaztetxera gogoz altxatzera.
Kaxerna Gaztetxearen Blog-an
Gazteak (ez hain gazteak) gonbidatzen dituzte animatu eta gaztetxera gogoz altxatzera.
Kaxerna Gaztetxearen Blog-an
JUAN LOZA MURALA EZABATZEN
Atzo goizean Juan Loza Ocariz Berako UPN taldeko zinegotziak Berako Eztegarako Frontoian "Euskal Herria Aitortu Errespetatu" lelopean eta udalaren baimenarekin duela urteak geroztik zegoen murala gainetik xuriz margotu zuen. Herriraren aurkako operazioari erantzun bezala joan den asteartean Hilerrian egindako margoketa anonimoak ere ezabatu egin zituen.
Astearte gaueko plenotik, bertzalde, Udaltzainak atera behar izan zuen Alkatetzak hiru aldiz alde egiteko agindu ondotik.
Astearte gaueko plenotik, bertzalde, Udaltzainak atera behar izan zuen Alkatetzak hiru aldiz alde egiteko agindu ondotik.
Martin Goikok ateratako argazkia |
Atzo arratsaldean, murala ezabatua |
Juan Loza Ocariz muralaren ezabaketa lanean |
UPNko zinegotzia inolako eskumenik gabe pintura pote eta rodilloarekin |
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)