2013(e)ko urriaren 10(a), osteguna

BERATIK BERARA



"BeratiK" proiektu komunikatibo berri bat da, Beratik eta Berara zuzendua.

Berako herrian ematen diren gertaerak hedatzeko tresna bat, baita Euskal Herriko gizartearen egoeraren berri izateko gune bat. Herritarren intereserako izan daitezkeen hainbat gai eta aspektu landuko ditugu, herrian ditugun eragile eta ekintza zehatzen berri emanen dugu eta bai herrian eta baita inguruetan gertatzen denari buruz solastuko gara.

Bertzalde, partehartzailea izatea garrantzitsua da. Gure helburua Beran gertatzen denaren berri ematea izango da, eta uste dugu Beran gertatzen denaren berri izateko herritarren partehartzea ezinbertzekoa dela. Horregatik gure ateak zabaltzen dizkiegu proiektu honetan edozein moduz parte hartu nahi duen guztiari eta gonbidapena luzatu ekarpenak beratikan@gmail.com helbidera bidaltzeko.

Herrian egon litezkeen eragile ezberdinen arteko topagune ere izatea nahiko genuke, hala nola herritarren eta eragile hauen arteko komunikazio bide. Hemen argitaratuko dugu herrian lan egiten duten talde ezberdinei buruzko informazioa, hala nola gauzatu ditzaketeen ekintza eta poiektu zehatzak.

Ikusi dugu herrian gertatzen diren hainbat gauzei buruz ez dakigula. Garrantzitsua iruditzen zaigu jendeak bere herrian gertatzen denari buruz jakitea, eztabaidatzea eta erabakitzea. Orrialde xume honek Beratarrak informatzea du helburu, baina baita Beratarrengandik ekarpenak eta iritziak jasotzea ere.

Bertzerik gabe, espero dugu zuen jakinminarentzat baliagarri izatea, zuen informazio beharrak asetzea eta erratekoak bazenituzte bide hontatik adierazi ahal izatea.

Agur bero bat, Beratik eta Berara. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina