2014(e)ko martxoaren 7(a), ostirala

LIZTOR BELTZARI BURUZKO HITZALDIA

Larunbat honetan , goizeko 10etan, Liztor Asiatikoari buruzko hitzaldia entzuteko aukera izanen da, Beralandetan. Iaztik gauzak egin diren arren, joan den otsailean iragarri zuten Bortzirietako udalek Liztor Beltzaren kontrako kanpaina, udaberri hasieran eragiten hasteko asmoz. Liburuxka bat argitaratu eta banatu dute jada, eta bertan, gaiari buruzko informazioa emateaz gain, tranpak egiteko aholkuak habiak aurkituz gero deitu beharreko telefonoak aurki daitezke.
Banatua izan den liburuxkaren azala

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina