Joan den abenduaren 29an hasi zen XV. Bortzirietako Taldekako Bertso Txapelketa eta ortziral honetan izanen da urtero ohikoa den Berako saioa. Aurtengoan Berako bi taldek kantatuko dute, arratseko 10.30etan eta Kataku Ostatuan: Patxi Castillo, Aitor Elexpuru eta Jokin Pinatxok osatuko dute talde bat eta Asier Saragueta, Anjeltxo Aranibar eta Julen Zelaietak bertzea.
Aurtengo kartela |
Urtarrilaren 4an jokatuko dira gainerako saio guziak Lesakan. Larunbat
arratsaldeko 3etan, Teleboten ariko dira Xabier Silveira, Iñigo Olaetxea
eta Ioar Tainta alde batetik eta Malerrekako taldea bertzetik (Iker eta
Egoitz Gorosterrazu anaiak eta Ander Fuentes “Itturri”). Arratsaldeko
4:30ean Koxkilan ariko dira Eneko Fernandez eta Juan Mari eta Maialen
Lopez aita-alabak Baztango taldearen kontra (Bittor eta Amaia Elizagoien
aita-alabak eta Xabi Maia).
Ondotik, finalerdian txanda etorriko
da. 18:00etan Txarutan jokatuko dute lehenbizikoa Berako saioko
irabazleek Iban Garro, Josu Sanjurjo eta Xabier Terrerosen kontra eta
bigarrena 19:00etan Zialdon izanen dute, Teleboteko irabazleek Koxkilako
irabazleen kontra.
Finala Arranon jokatuko da. 21:00etan
afaria eginen da eta ondotik finala. Afarirako txartelak 15 eurotan
eros daitezke. Izena emateko bortzibertso@gmail.com helbide
elektronikora idatzi edo 618963011 telefonora deitu behar da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina