Larunbat honetan, Urtarrilak 11, Mendi Eguna antolatu du Manttale taldeak. Goizean goiz eskalada tailerra izanen da Xanti Susperregirekin, 9.30etan. Santa Barbarara ibilaldi gidatua eginen da eguerdiko 14.30etan Kiroldegitik hasita eta haurrentzako lasterketak izanen dire 14.45etatik antziñera. 15.30etan, berriz, binakako kronoigoera eginen da eta eguna bukatzeko "Agerratik Himalayara" dokumentala emanen da Kultur Etxean.
Dokumental honek Berako mendi taldeko hainbat momentu
gogoragarrienak berrikusten ditu. Testigantza, bideo eta argazkien
bidez, Agerratik Himalayarak talde honen lehenengo pausuak gogora ekartzen
ditu, Pirineoetara irteerak, Alpeetara bidaiak, Kilimanjarora joan zen
lehenengo expedizioa, peruko Huascaraneko abentura, Gasherbrum II-an egindako
gailurra eta Shisha Pangman bizitutako arrakastarik gabeko saiakerak.
Mendi Eguneko egitaraua erakusten duen kartela |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina