Gaur eguerdian Berako Udal Etxean emandako prentsaurrekoan Bortzirietako udal ordezkariek Nafarroako Gobernuari N-121-A errepidean gertatzen diren istripuak murrizteko hainbat neurri hartzea eskatu diote.
Atzo gertatu zen istripuaren ondotik hartutako irudia |
Honakoa izan da Udal ordezkariek egindako adierazpena:
N-121-A errepidearen segurtasuna
bermatzeko eskaria Nafarroako Gobernuari
N-121-A
errepidean izandako azken istripuak aitzakia, Eskualdeko Udaletako ordezkariak
elkartu gara urgentziazko agerraldi honetan Nafarroako Gobernuari eskatzeko
normaltasunetik urruti gertatzen diren istripu kopuru altu eta larri hauen
aurrean behingoagatik neurri eraginkorrak hartu ditzan.
Lehenik eta
behin, azterketa bat gauzatzea errepide honetan jada identifikatuak dauden
puntu arriskutsuetako lurzoruei eta istripuetan eragiten duten hainbat
faktoreei dagokienean.
Ezinbertzekoz,
errepideetako segurtasuna bermatzeko lan egin beharko luketeen eta Nafarroako
gobernuaren eskumenetan dauden organoek lehentasuna ematea istripuak eragiten
dituzten faktoreei, berexiki kamioien abiadura mugak ez errespetatzearen eta
honek ekartzen dituen ondorioen aferari.
Nafarroako
Gobernuak erantzunkizuna eta konpromezua hartzea, etorkizun hurbil batean,
errepide honek eragiten dituen istripu larriak murriztu eta orokorrean
errepidearen egoera eskualdeak merezi duen modura egokitzeko, horretarako behar
diren neurriak hartuz.
Gure eskualdeko
eta gure eskualdetik pasatu behar duten herritarren eskubideen eta
segurtasunaren bermatzearen beharrezkotasuna irizpide, Bortzirietako Udal
ordezkariek Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu honako neurriak hartu ditzan, lehen
bait len:
-
N-121-A errepideko Zalaingo zatian azterketa sakona
egitea, ikusita lurzoruan begi bistakoa den arazo bat dagoela maiz gertatzen
diren istripu larriak arrazoitzat hartuta.
-
Abiadura mugak murriztu eta muga hauen errespetatzea
bermatzea.
-
Istripuak eragin ditzaketen faktoreak identifikatu eta
hauek murrizteko neurriak hartzea.
Beran, 2014.eko urtarrilaren 24an, Bortzirietako
Udal ordezkariak
BIHAR ARRATSALDEKO 16:30TAN BORTIZIRIETAKO ERAGILE SOZIAL ETA SINDIKALEK DEITUTA KONTZENTRAZIOA ATZO GERTATU ZEN ISTRIPUA SALATZEKO ETA SOLUZIAK EXIJITZEKO. TOKIA IRUNDIK BERARAKO NORABIDEAN ESKUINEKO GASOLINDEGIA PASATA ERREPIDEKO ARZENAK EGITEN DUEN ZABALGUNEAN. ISTRIPU GEHIAGORIK EZ N-121 KONPONBIDEAK ORAIN!
ErantzunEzabatu